Kaixo maitea.
Zer moduz zaude? Ni oso ondo, zure ondoan
nagoenetik. Zurekin amets batean bezala nago, eta orduak segundu besala
pasatzen dira. Jakinarazi nahi dizut gutun onekin, nire sentimentu gustiak
adierazten nagoela, eta asko maite zaitudala esatea nahi dizut, ez dudala nahi zure ondotik banandu. Benetan esaten dizut, eta benetan pentsatzen
dut, zu zarela dagoen eta mutilik onena, eta denbora guztia zure ondoan pasa
nahi dudala. Badakit batzuetan ez dizudala maite zaitut esaten, baina badakizu
baietz. Zurekin barre asko egiten dut, oso pozik nago, arazo gustiak joaten
dira. Badakit zuri nire sekretu gustiak eta handienak kontatu ahal dizudala,
konfiantza handiko pertsona zarelako. Oraindikan gogoratzen dut esagutu ginen
eguna, hitz egiten asi ginen eguna, ni oso alai jarri nintzen, inoiz ez nuelako
pentsatsen zu bezalako mutil batek neri hitz egingo zidanik. Denborarekin lagun
onak egin ginen, baina behin, gure artean gauza polit bat gertatu zen eta asko
gustatu zitzaidan, gauza orrek egin duena da, gu biok gaur, eta betirako batera
egotea. Zuk jakitzea nahi dut, asko gustatzen zaidala zuk neri zure gauzak
kontatzen didazunean, orrek esaten didalako konfiantza guztia duzula nigan.
Baita ere asko gustatzen zait, telefonos deitzen didazunean eta denbora dexente
hitz egiten egoten garenean, berdin zait zenbat denbora hitz egin zurekin 1, 2,
3, 5, 10... minutu... berdin zait, zurekin hitzegitean poztu egiten naizelako.
Ez dakit zela esan, zela asaldu, zenbat maite zaitudan. Egunero zurekin amets
egiten dut, jaiki eta barre txiki eta polit bat ateratzen zait aurpegian. Zure
ondoan beldur gustietatik ihes egiten dut, zure ondoan zihur nagoela pentsatzen
dut, oso zihur. Asko maite zaitut eta ez nahiz iñoiz aspertuko esaten. Behin
eta berriro esango dizut, iñoiz ahastu ez esasun. Zu ikusten zaitut, begiak
iztean. Ez nuen jakingo ze egin zu nere ondoan ez bazeuden, ez zen berdina
izango, ez nuen jakingo nola bizi zu ez zaitudala, nola arnastu falta zaidan
airea. Baina baliteke berriro atzoko leku berdinean, nahi gabe zu topatzea,
hori gustatuko litzaidake. Bakarrik sentitzen naiz zu ez zaudenean, eguna
amaitsean, alboan behar zaitut aurrera egiteko,
berriz sinisteko. Zurekin jarraitu nahi dut sinisten, beldurrei aurre
egiten, biok batera amesten. Bide berri bat ari gara
egiten, biok bakarrik gauden mundu bakar batean. Orain lokartu zaitez eta joan
gaitezen, amets batean bezala, inork asmatu gabeko lurretara, gure gorputsak
askatuz zeruraino, ta berriz nirekin behar zaitut. Iritsiko gara inork aurkituko ez gaituen
tokira, inoiz esnatuko ez naizen tokira. Ez dugu beste inoren beharrik, denbora
ikusi gabe joaten baita. Noizbaiten gaizki bazaude, egiozu irri beldurrari,
txikitzen zaituen sentipenari, egiozu barre eta algara bizitza hau bizi behar
da. Noizbaiten sorpresarenbat badaukazu
neretzat, ezikusiarena egingo dut, eta eskua luzatzen badidazu nik lasai asko
artuko dizut. Irribarre eta lasaiak eta zenuen
begirada horrek, maitemindu ninduen. Nahiko nuke zuk jakitea, zuretzat direla
muxu eta besarkada guztiak. Zuk erakutsi zenidan, “oinak lurrean izan behar
dira”, eta orregaitik eskerrikasko. Asko lagundu didazu, nik zuri laguntzen
zaiatzen nahizen bezala, baina, batzuetan ausardia bidean galtzen dut, eta
konturatu gabe ihes egiten dut. Lagun nazazu irteten, amaiera gabeko putsu
hontatik, ezineskoa zaidala altsatzea eta itotzen ari naiz. Azkenean jakin nuen
zure irrifartxo batek, ditudan min guzti horiek ezkuta ditzakela. Hurbildu
zaitez, beldurrik ez izan , bat izango
gara gau argitsu honetan, zure hitzen distirek itsutu egiten naute, eta ez
nasazu arren berriz ikusten utzi... zuk laguntzen didazu eztarrian bizi den
korapil sendo hau askatzen. Beti izan zaitut ondoan, eta aldi berean hain urrun.. Ta orain, albotik pasatzean, zure arnasa
senti nahiko nuke, ta berriz, sasi guztien gainetik, hodei guztien
azpitik, hemen gaude. Goiz, arratsalde
eta gauak, zure eskuen menpe nago, jakin ezazu, haiek gabe ez nintzatekela
biziko, espainetan duzun irriak, txoko ilunena argitzen du, babesteko duzun
modua ez luke haizeak ere botako.
Munduari ozen esan nahi diot nirekin eramango zaitudala. Ez dezala inork
arren, zure irribarra itzali. Eta eskerrak eman behar dizut behin
eta berriro, irrifar bakoitzeko, malko bakoitzeko , besarkada gustiengatik...
isiltasunengaitik, luzaro irauten duten hitz hoiengaitik, begirada hoiengaitik,
hitzik eskatzen ez zituztenak eta saltoengatik, zerura iristen ginela amesten
genuenean...
Goiz, arratsalde edo ta gauetan, galduta sentitzen
garenean, beldurrak uxatuz goaz aurrera, esaten dizut hau betiko dela, behin
eta berriro esaten dugu, bakarrik ahul eta elkar indar, gure bidea errexa ez
bada, gogor jarraituko dugu elkar. Zu besteengaitik desberdina zara, munduan ez dago besterik,
eskerrikasko denbora hoiengaitik eta behin eta berriro diot... Denek diote nola
egiten dudan hain alai bizitzeko, eta nik esaten diet, esnatu eta irri egiten
dudala, aurretik zer dudan ikusten dudala, negarrak alde batera usten ditudala
nahiz eta batzuetan negarrak onak izan, zu zaudela nere ondoan laguntzeko.
Batzuetan, oraindik amesten dut, gauez
aurkituko dugula gure geltokia.
Badakit zure ondoan denbora gutxi noala, baina
elkarrekin pasatako denbora asko gustatu zait, zure ondoan dena desberdina
delako, eta munduari oihukatu nahi diot guztiaren gainetik zu zaudela. ASKO MAITE ZAITUT.
No hay comentarios:
Publicar un comentario