domingo, 22 de abril de 2012

Amatxo.

Ez dut gogoan lehen muxua,lehendabiziko bularra, ez dut gogoan bizirauteko bertatik edan beharra,nahiz eta ahaztu amak lehengo eginiko irribarra, ziur naiz ortik datorkidala bertsotarako indarra.Nere herriko neskatxa maite kantatzen zidan gauetan eta halaxe hasi ohi nintzen egunero ametsetan,gaur gure amaren sehaska kantez gogoratzen naiz plazetan, haren ahotsa ateratzen zait kantuan nagoenetan,nahiz ta gutxitan aipatu dudan bertsotan bere izena,nahiz txapelketetan bere lekua den guztietan zailena,sarri esan dit nere fansetan handiena bera dela,baina ez daki ni neu naizela bera miresten duena.Haren ondoan bizi izan naiz erregina bat bezela,ezin zitekeen hobeto bete ama on 
baten papela.Segundu batez pentsatuz gero ni epailea naizela,euren buruan jarriko nuke Euskal Herriko txapela. Etxe barruko lamia eta inguruetako dama, bihar goizean urbildu zaite goxo-goxo beregana, ta esaiozue orain artean lotsaz gordetako dana: ESKERRIK ASKO GUZTIAGAITIK, ASKO MAITE ZAITUT AMA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario