sábado, 7 de abril de 2012

Ipuina: Prosan idatzitako fikziozko narrazio-lan laburra.

Txikitan ipuinak kontatzen zizkigutenean esaten ziguten neskak izan behar ginela printze urdiñaren zain egon behar zuten printzesa arrosak. Eta esaten ziguten Edurnezuriren elur koloreko azal zuria lehenn aldiz laztandu zuten ezpainak esnatu zuten printzearenak zirela. Kontatzen ziguten txanogorritxo otsoaren atzaparretatik atera zuena ehiztari indartsu bat izan zela. Hitzez hitz azaldu ziguten Errauskinek zapata gauekohamabietako kanpaikadekin batera galdu zuela. Gerora nerabetu egin gara eta Pretty Woman ikusi dugu igande euritsuren barean.
Eta orain zer? Bizi ditugu geureak eta entzun ditugu besteenaz. Eta batzuk ohartu gara dagoeneko Edurnezuriren bertsio ezkutuak ipotxekin izan zituen abenturak kontatzen dituela (eta bai, pentsa ezazue gaizki), Pretty Woman puta bat zela eta Txanogorritxo gustorago zegoela otsoarekin ehiztariarekin baino. Eta argi daukagu gaueko hamabietatik aurrera galdutako zapatak ez dituela printze urdin batek topatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario